Babes-eskubideari buruzko jardunaldiak Babes-eskubideari buruzko jardunaldiak

Babes-eskubideari buruzko jardunaldiak

Portugaleteko Udalarekin lankidetzan antolatu da jardunaldia, eta irailaren 30ean izango da online modalitatean, 09:15etik 14:00etara.

Genero-arrazoiengatik errefuxiatutako pertsonen asilo-eskubidea eta egoera dira jardunaldiaren gai nagusiak. Asilo-eskubidean adituak, errefuxiatuak eta mugimendu feministako eta LGBTTI erakundeetako ordezkariak izango dira ekitaldian, baita errefuxiatuen eskubideen alde lan egiten duten beste elkarte batzuk ere.

Programan hitzaldiak, mahai-ingurua eta entzuleekiko elkarrizketak izango dira. Jarduera guztiak generoaren, aniztasun sexualaren, ingurumenaren jasangarritasunaren eta giza eskubideen ikuspegitik planteatu dira.

Jarduera hau “Emakumeak mugen artean: genero-arrazoiengatiko eta LGBTTI izateagatiko jazarpena Saharaz hegoaldeko Afrikan” izeneko proiektuaren testuinguruan antolatu da, zeina Bizkaiko Foru Aldundiak diruz lagundu baitzuen 2019an.

Interesa duen oro joan daiteke hitzaldira, proiektuaren esparruan aurretik egindako jardueretan parte hartua izan nahiz ez.

Izen-ematea

Jardunaldian izena emateko, bidali mezu elektroniko bat zure izenarekin jornadasrefugio@eacnur.org helbidera edo bete izena emateko formulario hau, eta geu jarriko gara zurekin harremanetan.

Logo diputación foral de bizkaia ayuntamiento de portugaleteLogo Universidad del País Vasco