Genero-arrazoiengatiko eta LGBTTI izateagatiko jazarpena Saharaz hegoaldeko Afrikan” proiektua Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatu du 15 hilabetez, 2019 eta 2020 bitartean.
Proiektu honekin, hiru helburu nagusi landu ditugu:



Proiektu hau ACNURek tokian bertan egiten duen lanean oinarritu da; hain zuzen ere, “Kongoko Errepublika Demokratikoko (KED) emakumeenganako diskriminazio sozioekonomikoaren eta sexu-indarkeriaren kontrako borroka” izeneko proiektuan. Lan hori ere Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatu du, eta sexu-indarkeriaren eta genero-indarkeriaren biktima izan diren edo horretarako arrisku fisiko handia duten Burundiko 1.800 emakume errefuxiaturi lagundu die, eta eskubide hauek bermatu dizkie Burunditik errefuxiatu eta Lusendako esparruan edo Mulongweko asentamenduan (KEDko Hego Kivu probintzian) bizi diren emakumeei: segurtasuna, osotasun fisikoa, askatasun profesionala, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna, eta ingurumen ekologikoki orekatu batean bizitzeko eskubidea.