Mahai-ingurua: emakumeak eta lekualdatze behartua Saharaz hegoaldeko Afrikan Mahai-ingurua: emakumeak eta lekualdatze behartua Saharaz hegoaldeko Afrikan

Mahai-ingurua: emakumeak eta lekualdatze behartua Saharaz hegoaldeko Afrikan

Portugaleteko Udalarekin elkarlanean antolatu da jardunaldia, eta maiatzaren 25ean izango da, 08:45etik 12:50era, online eta aurrez aurre.

Genero-arrazoiengatik errefuxiatutako emakumeen lekualdatze behartua eta egoera dira jardunaldiaren gai nagusiak. Asilo-eskubidean adituak, errefuxiatuak, giza eskubideen aldeko emakume ekintzaileak eta mugimendu feministako eta LGBTTI mugimenduko ordezkariak izango dira ekitaldian, eta unibertsitateko ordezkariak ere bai.

Programan hitzaldiak, mahai-ingurua eta entzuleekiko elkarrizketak izango dira. Jarduera guztiak generoaren, aniztasun sexualaren, ingurumenaren jasangarritasunaren eta giza eskubideen ikuspegitik planteatu dira.

Jarduera hau “Emakumeak mugen artean: genero-arrazoiengatiko eta LGBTTI izateagatiko jazarpena Saharaz hegoaldeko Afrikan, II. Fasea” izeneko proiektuaren testuinguruan antolatu da, zeina Bizkaiko Foru Aldundiak diruz lagundu baitzuen 2021ean.

Interesa duen oro joan daiteke hitzaldira, proiektuaren esparruan aurretik egindako jardueretan parte hartua izan nahiz ez.

Izen-ematea

Jardunaldian izena emateko, bidali mezu elektroniko bat zure izenarekin incidencia@eacnur.org helbidera, eta hartan adierazi ekitaldian parte hartu nahi duzula, aurrez aurre edo online; bestela, bete jarraian ageri diren formularioetako bat, eta geu jarriko gara zurekin harremanetan.

Logo BizcaiaLogo PortugaleteLogo UPVLogo ECA PV