“Xenofobia eta COVID” txostena aurkezteko jardunaldia “Xenofobia eta COVID” txostena aurkezteko jardunaldia

“Xenofobia eta COVID” txostena aurkezteko jardunaldia

Txostena aurkezteko jardunaldia: “Xenofobia eta COVID; XXI. mendeko pandemiak: Euskadiko gazteen pentsamenduaren leihoa”.

Jardunaldia ACNUR Euskal Batzordeak antolatu du, Eusko Jaurlaritzaren eta Bilboko Udalaren laguntzarekin. Ekainaren 29an izango da, 10:30etik 12:30era, on line, Bolunta aretotik (Bilbo).

Jardunaldiaren gai nagusia ACNUR Euskal Batzordeak Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin egindako txostena aurkeztea da. Txosten horretan, 2020ko irailetik 2021eko otsailera bitartean Euskal Autonomia Erkidegoko gazteen artean pentsamendu xenofoboei buruz egindako ikerketa baten emaitzak jasotzen dira. Batxilergoko 10 ikastetxetako eta Lanbide Heziketako zikloetako 800 ikasle inguru hartu dute parte azterketan, Euskal Autonomia Erkidegoko herri hiritarretan zein landatarretan.

Programak xenofobiari eta aterpeari buruzko hitzaldiak, hezkuntza-komunitateko aktoreekin mahai-ingurua eta bertaratutako ikusleekin elkarrizketak izango ditu. Jarduera guztiak generoaren, aniztasun sexualaren, ingurumenaren jasangarritasunaren eta giza eskubideen ikuspegitik planteatzen dira.

Interesa duen oro joan daiteke hitzaldi horretara, proiektuaren esparruan aurretik egindako jardueretan parte hartu duen edo ez kontuan hartu gabe.

Sentsibilizazio tailerrak

Txostena egiteko fasean, ikerketaren emaitzak lortu bitartean, babesleku behartuari buruzko sentsibilizazio-tailerrak egin ziren parte hartu zuten zenbait ikastetxetan. Adibidez, El Regato ikastetxean egin zen, Barakaldon (Bizkaia).

ACNUR Euskal Batzordeak antolatutako sentsibilizazio tailerretan, Abdoulaye Sarrek lehen pertsonako migrazio-esperientzia kontatu zigun.

Tallerista

Logo ACNUR

logo Bilbao